gizarte-kudeaketa eta toki-garapena

Artelan

GARA

Oihana Lorea Zabalegui

Kaixo! Oihana naiz eta 2021ean ARTELAN sortu nuen, nire lanerako irrikak, kezkak, ezagutzak eta lanbidearen ikuspegia bultzatzeko proiektu gisa. Baina ARTELAN ere bizi proiektu bat da; izan ere, proiektuak nire lan jarduna nire garapen pertsonalarekin eta bizi ikuspegiarekin lerrokatzeko aukera ematen dit.
 
 Gaur egun, bost urteko ibilbidea eta gero, tokiko eta komunitateko garapenari lotutako gizarte kudeaketa ardatz hartuta etapa berria ospatu nahi dugu: gizarte proiektu jasangarrietan arreta jarriz, bai gauzatzerakoan, bai ondorengo jarraipenean.
 
 UPV/EHUn Gizarte Langintzan diplomatua eta UNEDen Bitartekaritzan aditua naiz. Halaber, MUKen Landa Garapenaren arloko Metodologia Parte-hartzaileetan, NSPEn Ikerketa Ekintza Parte-hartzailean, NUPen Gizarte Ekintza eta Garapen Komunitarioan, UNen, EMEPen eta abarretan formakuntza dut.
 
 Erabat argi dut, taldeek, komunitateek eta lurraldeek eraldaketa propioak gidatzeko gaitasuna dutela, eta emaitzak eraginkorrak direla motorea barneladean dagoenean. Hori kontuan hartuta, disfrutatu egiten dut prozesuak lagunduz eta erraztuz.
 

LAN-SARE EGONKORRA

Aliantzak

ARTELAN


ARTELANen proiektuak egiterakoan taldean lan egitea eta jakintza ezberdinak bateratzea ezinbestekoa da, hortaz, 5 urte hauetan lan-sare egonkor bat osatu dugu hainbat erakunde eta profesionalekin.

REAS Reas Nafarroako bazkide gara.

Nafarroako Gizarte Langintzaren Elkargoa. 1260. elkargokidea eta Gizarte Langintza Komunitarioko Batzordeko kidea

Koenergia. Koenergia Arankoa eta Kisarrekin batera osatu genuen